XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskara sendatzea, akatsak konpontzeaz gain, euskal espresio jatorrak erabiltzea ere bada.
Ondorengo esaldiak ondo daude.
Oraingo honetan begira zer eskatzen dizudan:
- Eskuinean dauden espresioak erabiliz esaldi hauek berridaztea, beharrezko aldaketak eginez baina esanahia mantenduz, noski.
- Mutil horrek asko sufritu zuen soldaduskan.
- Bi korrikalariak ia batera iritsi ziren helmugara.
- Horretan ados gaude.
- Urruti dago Australia.
- Propina ona eman zion, lana egin ondoren.
- Hasitako lanik ez du inoiz amaitzen.
- Zerbait afaldu eta ohera joan nintzen.
- Abiadura handiz alde egin zuten handik.
- Duela gutxi jaso dut zure eskutitza.
Afari legea egin
Gorriak ikusi
Bat gatoz
Hartu berria dut
Lekutan dago
Sekula santan
Ziztu bizian
Orpoz orpo iritsi
Eskupekoa eman
- Egunero ez erabili arren, zein espresio jator ezagutzen dituzu?
Espresio jator ugari ageri ohi da esaera zaharretan.
Zein egoeratan erabiliko zenituzke esaera ezagun hauek?
- Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.
- Katua kanpoan, arratoien poza.
- Geroa, alferraren leloa.
- Gezurrak hanka motza du.
- Nola soinu, hala dantza.
- Nirea nire, zurea gure.
- Lan lasterra, lan alferra.
- Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman.
- Gehiago ezagutzen al dituzu?